Skip to content
This repository has been archived by the owner on May 10, 2018. It is now read-only.

SEG (Euskara)

Xabier Aramendi edited this page Oct 29, 2013 · 5 revisions

Orrialde gehiago Euskaraz: HASIERA - Akats Jakinarazpena - Egileak - Harremana

Nire profil zuzenbidean agiri bat bilatzeko esan didate. Non biltegiratzen dira nire profilaren datu guztiak?

Mesedez hautatu menuko sarreratan Laguntza -> Itxurapen Argibideak eta orduan irristatu Helburuen atalera.

Orrialde bat lastermarkatu dut, izar ikurra dizdiratsu dago, baina ez dut lastermarka ikusten Menuan edo lastermarka panelean.

Lastermarka bat izar ikurretik gehitzen duzunean, berezgaitasunez gehitzen da antolatugabeko lastermarkak agiritegira.
Antolatugabeko lastermarkak liburutegian bakarrik aurkituko dituzu (Ktrl+Aldatu+O).
Lastermarka beste agiritegi batera mugitu dezakezu izar ikurrarekin edo liburutegian.

Ezin dut lastermarkarik gorde eta nire historia hutsik dago. Zer egin behar dut?

Lehenik, mesedez egiaztatu Qt SQLite plugina ezarrita duzula. Debian-en, pakete hau libqt4-sql-sqlite deitzen da. Ezarrita baduzu eta oraindik arazo hau baduzu, mesedez ekin QupZilla terminal leiho batetik eta bota begirada bat irteerari.
Honelako zerbait badu

QSqlQuery::value: not positioned on a valid record   
QSqlQuery::value: not positioned on a valid record

esanahi du zure profil datubasea hautsita dagoela. SQLite datubase ikuskatzaileren batekin aztertu dezakzu. Datubasea hutsik badago, orduan profil berri bat sortuz berreskuratu dezakezu.
Honek ez badu laguntzen, mesedez ireki arazo bat.

QupZilla nire CPU-aren % handi bat erabiltzen ari da. Zer egin dezaket hozteko?

Ongi, prozesagailu kopuru gehiegi erabiltzearen arazoa zihurrenik nabigatzailean ekinean dagoen flash edukiren batek eragina izango da (zihurreniik gaizki kodeaturiko iragarkia). 3 aukera dituzu hau konpontzeko:

  • Erabat ezgaitu flash sostengua deshautatuz Hobespenak -> Nabigazioa -> Web Itxurapena -> Ahalbidetu Netscape Pluginak (Flash plugina)

Disable flash support

  • Erabili Click2Flash plugina hautatuz Hobespenak -> Luzapenak -> "WebKit Pluginak" agiritegia -> Ahalbidetu Flash Klikatzea. Orain eskuz abiarazi behar duzu flash eduki bakoitza toki bakoitzean.

Enable click2flash

  • Erabili AdBlock iragarkiak iragazteko Tresnak Menua-> AdBlock -> Gaitu AdBlock. Zure iragazki zerrenda hutsik badago, sakatu Aukerak iragazki harpidetzak gehitzeko edo zeure arauak sortzeko.

Enable AdBlock

Entzun dut QupZilla-k beste nabigatzaileetatik lastermarkak inportatzea sostengatzen duela, baina ezin dut ezaugarri hau inon aurkitu.

Ezaugarri hau 1.0.0-rc1 bertsioan gehitu zen. Bertsio zahar bat erabiltzen ari bazara, mesedez eguneratu pakete ezargarriak jeitsiz github-etik edo zure banaketa biltegitik.
Orduan Inportatu Lastermarkak aukera hemen aurkituko duzu Agiria Menua -> Inportatu Lastermarkak... edo Lastermarka Kudeatzailean. Inportazio laguntzaileak inportazio aurrerabidean zehar gidatuko zaitu.

Oharra: Lastermarka atzealdeak hobekuntza ugari izango ditu lastermarken kudeaketarako. Xehetasun gehiagorako ikusi hemen, mesedez.

xyz guneak ezaugarri gutxiago eskaintzen ditu QupZilla-rekin beste nabigatzaileekin baino, aldatu daiteke Erabiltzaile Ordezkaria?

Horrek lagundu dezake, QupZilla-ren erabiltzaile ordezkaria aldatzen baduzu. QupZilla 1.1.8 bertsiotik hasita hobespenetan egin ahal izango duzu hori:

Change user agent

Gune bakoitzerako Erabiltzaile Ordezkari bat ere zehaztu daiteke:

Change user agent

QupZilla abiarazi dut, baina oso ezberdina ikusten da ikusleiho-argazkiekin alderatuz (oso itsusia!).

Zihurrenik beste Linux banaketatik jeitsi duzu tarball-a eta QupZilla bertatik abirazi.

Agiriak mugitu behar dituzu /usr/share/qupzilla tarball zuzenbidetik (zihurrenik) zure sistemako /usr/share/qupzilla zuzenbidera.
Helburu zehatza QupZilla-tik bertatik aurkitu daiteke: Laguntza Menua -> Aplikazioari buruzko argibideak -> Helburuak -> Datuak
Berrabiarazi ondoren, orain ongi egon behar da.
Beste Linux banaketa bateko tarball-a erabiltzen ari bazara, mesedez egiaztatu ez duzula ahazten ezarpena egin ekitea.

Nola lortu dezaket agindu lerro irteera Windows-en?

Argi dago, qupzilla.exe ekin behar duzula agindu lerrotik. Hau hurrengo urratsak jarraituz egingo duzu:

  • Ireki Hasiera -> Ekin -> idatzi cmd.exe -> Sartu
  • Orduan qupzilla.exe dagoen zuzenbidea cd behar duzu. Adibidez: cd C:\\Programa Agiriak\QupZilla
  • Irteera lortzeko, qupzilla.exe 1> output.txt 2>&1 ekin behar duzu eta irteera orduan irteerako irteera.txt agirian idatziko da.

Nola egin dezaket QupZilla-ren garbiketa matxuratzen bada?

Suposatzen dut Linux erabiltzen ari zarela eta gdb ezarrita duzula:
Lehenik, QupZilla garbiketa sinboloekin eraiki behar duzu. Honetarako, mesedez gehitu CONFIG += debug src/defines.pri agiriaren barnean.
Orduan abiarazi garbiketa saioa:

gdb ./path/to/your/compiled/qupzilla

Hemen sartuko zara gdb prompt. Idatzi:

start

QupZilla orain abiarazi egingo da. Jarraitu matxura berregieko urratsak eta gdb-ek argibideak emango dizkizu. Orain idatzi:

backtrace

eta zure arazoan itsatsi dezakezun matxuraren atzera-aztarnaketa duzu.

1.3.0 bertsiotik hasita QupZilla gai da atzera-aztarnatzeko eta hau agiri batean gordetzeko QupZilla matxuratzen denean. Agiri hau hemen aurkituko duzu

$HOME/username/.config/qupzilla/crashlog

Horrela ere, honek lan egingo du bakarrik, QupZilla DEBUG sostenguarekin eraiki bada eta GNU egitasmo garbitzailea (gdb) ezarrita. Mesedez begiratu zure banaketaren agiritza.

Oharra: Mesedez kendu # hizkiak zure atzera-aztarnaketatik hau arazoan itsasten duzunean. Bestela, # hizkiaren ondorengo zenbakiko arazoetara bideratuko duzu.
Atzera-aztarnaketak bidaltzeko bide hoberena hauek gist-ra igotzea da.

Ongi bildu dut QupZilla FreeBSD sisteman, baina abiarazten saiatzen naizenean, leiho huts bat besterik ez da agertzen.

Arazoak daude (zihurrenik) NVIDIA gidagailuak dituztenean raster grafika sistemarekin FreeBSD-an.
Honen inguruan lan egin dezakezu QupZilla jatorrizko grafika sistemarekin abiaraziz:

qupzilla -graphicssystem native

baina jatorrizko grafika sistemarekin abiaraztea oso astiroa da.

Arazo hau zuzentzeko, 3 sysctls ezarri behar duzu:

kern.ipc.shmmax=67108864
kern.ipc.shmall=32768
kern.ipc.shm_allow_removed=1

Honela egin dezakezu:

  • hauek /etc/sysctl.conf-an jarriz eta /etc/rc.d/sysctl restart ekinez
  • eskuz ezarri honekin:
sysctl kern.ipc.shmmax=67108864
sysctl kern.ipc.shmall=32768
sysctl kern.ipc.shm_allow_removed=1


Available pages:

Clone this wiki locally